Jada, hogei urte pasa dira
Etxera itzultzeko garaia da.
Orain dudan herri mina
Momentu gutxi batzu joango da.
Zuk
dituzun mendi eta bailarak,
Ibai ta leizeak.
Guztiak pentsamenduan gordeta
Han hemenka galduta.
Lurralde heze maindire
orlegiz estalia
Zure ipar haizeak ematen digu indarra.
Aita ta anaiak egur bila
Ama sutondoan eserita
Ni ikusteko
esperantza
Dagoeneko galdurikan dauka.
Sutondotik leihora urbildu da
Semea badator.
Dena utzita kalera irten da
Pozaz
besarkatzeko.
Lurralde heze maindire orlegiz estalia
Zure ipar haizeak babesten du herria
Lurralde heze maindire orlegiz
estalia
Zure ipar haizeak ematen digu indarra!
Etxea, bizitza, jendea eta EUSKAL HERRIA!