Versuri ASGARTH - Zure Zai



Album: ASGARTH - Etorkizunaren Sustraia



Negu hotzean, gaua euritsuan,
segundu bakar bat
nahikoa izan zen begirada hura
jasotzea.

Gauero oroitzen aurpegi berbera, gaztea,
Bihotzen lapurra.
Non egongo ote da nere bizitzaren
jabea bilakatu dena?

Esperantza galduta
hemen nago zure zai
Abesti hau entzunda
bila nazazu nonnahi.

Kantu honekin lortu nahi dudana zutaz jakitea.
Entzundakoan gogoratu ezazu une hura.

Gauero oroitzen aurpegi berbera, gaztea,
bihotzen lapurra.
Non egongo ote da nere bizitzaren
jabea bilakatu dena?