Versuri NUMEN - Ehiztari Beltza



Album: NUMEN - Haize Sorginduen Intziriak



Ehiztari amorratua zen abadea,
Meza ematen ari zen egunean
Deabrua agertu zitzaion erbi itxuran.
Abadea meza bertan behera utziz
Erbiaren atzetik joan zen
Txakurrak harturik.

Bere jainkoak zigortu zuen
Mendirik mendi dabil orain
Goseak amorraturik
Erbiaren atzetik.

Inork ez du oraindik ikusi
Inork ez daki nondik datozen
Txistu eta zaunka tristeak,
Baso ilunetan gordeak,
Etsipenez beteak
Laguntzen ditu haizeak.

Ez da gaurdaino itzuli
Ez da sekula itzuliko
Bere amaigabeko ehiztalditik.