Eguneko erregeak bere
Azken arnasa botatzean,
Gaueko erregina gudari
Dizdiratsuz zipriztindutako
Zeru beltzean
barrena
Abiatzen da.
Gau hegaztien urrubiek
Naturaren barrunbeetako
Izakiak esnatzen dituzte
Haizearen uluruekin
lausoturiko
Inguru ilunetatik atereaz.
Erreinu beltzaren gerizpe
Ilunak gaua gutxiesten duten
Dohakabeen bila
doaz.
Gauak eta bere isiltasunak
Iluntzen dizkie begiak
Bakardade izkutuan,
Bera da bizi garen mundu hau
Iluna denaren
lekuko.
Gaueko-ren ahalmena
Desafiatzera ausartzen
Den ezjakina galdurik dago.
Ilargipean isladaturiko
Itzala
ikustean
Gaueko jabetuko da
Haren arimaz.