Itzal baten urratsek
Isilarazi ditu
Gauaren hasperen hotsak;
Iheslariaren arnasestuak
Beldur lotsatiz bete
ditu
Basoko zidor laiotzak.
Korrika doa mundutik ihes,
Bere begiek isurtzen duten
Malko bakoitzaren baitan
Oroitzapen mundu
zabala
Anpuluen itsasora.
Orain iraganeko itzal bat da.
Gaua da bere mundua,
Izkutua bere babesa.
Haizeak bakarrik
daki
Boladan eramandako malkoen jatorria;
Ilargiak bakarrik
Gerizpearen lorratzek
Noiz amaituko duten bere bidea.
Korri
iheslari,
Zoaz gauaren babesean.
Bere mantu beltzak zaitu zainduko,
Eta ametsen ortzemugaren heltzean
Izar berri bat dizu
zeruan piztuko.