Hezurrak gogortzen dizkidan
Gela ilun eta hotz honen barruan
Bakarrik naiz sentitzen
Ispirituek naute baztertu
Eta
jada nire eskuen majiak
Ez du erantzunik aurkitzen.
Heriotzaren atarian
Iritsi da nire azkena
Enparantzaren erdian
Sua
nire zai.
Gar eta txinpartek haiekana deitzen naute.
Irainek eta oihuek ez dute gupidarik
Nire oinazean,
Badator sua
soinekoan gora,
Ilea erreaz,
Kixkaliaz azala
Lurrak irentsi nazala.
Ispirituak zatozte,
Zatozte nigana!
Zuenganako
maitasuna mintzo zaizue,
Indar ahaltsu bat nabari dut
Ene barnean.
Jaun Beltza da
Deika ari zaidana
Hegaka nabil
haidean
Betiko askatasun betean.